Gutxieneko prezioa: 1,99 US$/hilean

Biltegiratzeko toki gehiago, adituekin harremanetan jartzeko aukera eta beste asko izango dituzu, parteka daitekeen plan batean
Gutxieneko prezioa: 1,99 US$/hilean

Atera argazkiak une garrantzitsuei, eta gorde itzazu bereizmen osoan

Rajesh S (bidaiazalea eta aita)

100 GB

27 bidaia egin ditu familiarekin eta jatorrizko kalitatean gorde ditu argazkiak

Plan bikain bihurtu aparteko ideiak

Lilah G (jostailu-dendaren jabea)

100 GB

Lau urtez diseinatzen, inbentarioak egiten eta planak sortzen

Gozatu elkarrekin sortutako oroitzapenez urte askotarako

Margaret J (artista eta ama)

100 GB

Bederatzi urtez proiektuak sortzen, pintatzen eta argazkiak ateratzen

Gorde egindako aurrerapena eta berrekin jolasari

Yuriko Z (bideo-jokoen zalea eta mugimendu-diseinatzailea)

100 GB

53 orduz jokatzen… eta askoz gehiago izango dira!

Den-dena gordetzeko behar adina toki

Hazteko tokia

Gorde bideoak, musika edo dokumentu garrantzitsuak, besteak beste. Edonoiz atzitu ahal izango dituzu eta erraz partekatzeko aukera izango duzu. Google Drive, Gmail eta Google Argazkiak zerbitzuetarako erabiltzen da biltegiratzeko tokia.

Telefonoan duzunak axola du

Telefonoan badaukazu, esan nahi du garrantzitsua dela zuretzat. Lasai egon ahalko zara Google One aplikazioarekin telefonoko elementu garrantzitsuen (argazkien, bideoen, kontaktuen, eta abarren) babeskopiak automatikoki egiten direla jakinda.1

Google Play Badge

Ez konprimatu bizitza

Gorde argazkiak eta bideoak bereizmen osoan, biltegiaz arduratu beharrik gabe. Google Argazkiak zerbitzuari esker, irudiak jatorrizko kalitatean gordetzeko behar adina toki izango duzu, oroitzapenak txikiagotu ez daitezen.

Segurua eta babestua

Lasai egon ahalko zara, fitxategi eta oroitzapen garrantzitsuak seguru egongo direlako hodeian. Gainera, Android-eko telefonoetarako Google One aplikazioak VPN bat integratuta daukanez, sareko jarduerak enkriptatu ahal izango dituzu, babes-geruza gehigarri bat izan dezazun. Lortu informazio gehiago VPNari buruz.

Eta abantaila berriak Google-ren zerbitzuetan

Google Store-ko sariak

Jaso gastatutakoaren % 10 Store-ko saldo gisa gailuak eta osagarriak erosten dituzunean Google Store-n.

*Baldintzak betetzen dituzten Google One-ko planetarako eta kideentzat, herrialde jakin batzuetan. Sariak planaren araberakoak dira. Murriztapenak daude.

Prezio bereziak hoteletan

Gozatu beherapen esklusiboez Google bidez erreserbatutako hoteletan. Besterik gabe, bilatu Google One-ko kideentzako prezioak Google-n aurkitzen dituzun hoteletan.

Adituak, klik bakarrera

Google-ren adituekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izango duzu orain. Produktu edo zerbitzuekin laguntzarik behar baduzu, adituen taldea izango duzu laguntzeko prest.

Familiaren biltegia
  • Jon

    7 GB
  • Ainara

    30 GB
  • Miren

    18 GB

Familiarekin ere partekatzen duzu

Gonbidatu familiako beste bost kide planera. Horrela, errazagoa izango da edukia biltegiratzea denentzat. Familiako kide bakoitzak fitxategiak, mezu elektronikoak eta argazkiak gordetzeko bere tokia izango du. Gainera, denek gozatu ahal izango dute Google One-ko abantailez.

Hautatu gehien egokitzen zaizun plana eta igo mailaz

100 GB-tik aurrera. Google-ko kontu guztiek 15 GB ematen dituzte doan.
Mailaz igo eta Google One-ko plana lortuz gero, onartu egingo dituzu Google One-ren Zerbitzu-baldintzak. Oharra: zerbitzuan datuak nola kudeatzen diren azaltzen dute Google-ren Pribatutasun-gidalerroek.
15 GB
Doan
Hau dauka:
  • Biltegiratzea: 15 GB
Gomendatua
100 GB
Edo ordaindu aurrez urte osorako kuota
(aurreztu % 16):
Google One eginbideak
  • Biltegiratzea: 100 GB
  • Google-ren adituekin hitz egiteko aukera
  • Familia gehitzeko aukera
  • Kideentzako abantaila gehigarriak
200 GB
Edo ordaindu aurrez urte osorako kuota
(aurreztu % 16):
Google One eginbideak
  • Biltegiratzea: 200 GB
  • Google-ren adituekin hitz egiteko aukera
  • Familia gehitzeko aukera
  • Kideentzako abantaila gehigarriak
  • % 3 itzuliko zaizu Google Store-n egindako erosketetan
2 TB
Edo ordaindu aurrez urte osorako kuota
(aurreztu % 17):
Lortu Google Nest Mini bat doan 2 TB-ko urteko plan batekin. Baldintza batzuk aplikatuko dira.
Google One eginbideak
  • Biltegiratzea: 2 TB
  • Google-ren adituekin hitz egiteko aukera
  • Familia gehitzeko aukera
  • Kideentzako abantaila gehigarriak
  • % 10 itzuliko zaizu Google Store-n egindako erosketetan
  • Android-eko telefonoetarako VPNa

Eskuratu Google One aplikazioa

Egin telefonoko gauza garrantzitsuen babeskopiak hodeian.

Google Play Badge

1Jatorrizko kalitatean kargatutako argazki eta bideoek tokia hartuko dute Google-ko kontuaren biltegian. Google-ren sareko biltegiko 15 GB doan erabiltzeko baimena ematen dizu Google-k. Kopuru hori gaindituz gero, baliteke ordainpeko harpidetza bat behar izatea.

Google